Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2008/03/03

-Arratsaldean kontu kontari- saioaren emanaldi entretenigarria

Hogeita hamar pertsonek parte hartu zuten ‘Arratsaldean kontu kontari’ ekimenaren azken saioan. Saioak ordu bete inguru iraun zuen eta ikusle gisa, neskato-mutiko gaztatxo ugari eta horiek ekartzera etorritako gurasoren bat edo beste izan ziren. Ipuin kontalaria Nerea Astoreka izan zen, ikuskizunean ipuinak eta magia uztartu zituelarik.

Astorekak kontatutako ipuinen artean ondoko hauek ditugu: “Aurpegien ipuina”, zeinaren bidez poza, tristura, ezustekoa edo haserrearen sentimenduak adierazterakoan jartzen ditugun aupegiak ikusi ahal izan genituen. Horren ondoren, “Igeltso magikoa”ren txanda izan zen. Ipuin horretan kontatzailea maitagarri batean bihurtuz e lehenik eta, ondoren, suge eta igel izatera pasatuz. Hirugarrena, ipuin interaktiboa izan zen, ‘”Masai txikia” izenekoa. Kontatzaileak masai txikiaren lana egin zuen eta ikusleen artean ‘jostun jaunaren’, ‘lepoluzearen’ eta ‘zuhaitzaren’ pertsonaiak aukeratuz ituen laguntzaile gisa.

Saioari amaiera emateko magia saio batzuk egin zituen, bertaratutako ikusleen gozamenerako. Hori horrela, liburu magikoa aurkeztu zuen, orri guztiak zuriak izatetik idatzita eta marrazkiz beteta egotera pasatzen zena. Emanaldian koloreetako diskoak eta beldar urdin eta magiko bat –bizia hartu baitzuen- erabili zituelarik.

Hurrengo “Arratsaldean kontu kontari” saioa apirilaren 5ean egingo da. Kontalaria Ixabel Millet izango eat ikuskizuna liburutegian egingo, arratsaldeko 5 eta erdietatik aurrera.

Ikus-entzuleek adi-adi jarraitu zituzten ipuin kontalariaren hitzak Astorekak bere azken ipuin kontakizunean hainbat ikusleren laguntza jaso zuen, horiek pertsonai zenbaiti bizitza eman baitzioten


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo