Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/09/22

LHIKko irakasleen zerrendak jendaurrera jarrita

Ermua-Mallabiko Lanbide-hastapenatarako Ikastegian LHIK jardungo duten irakasleek hautatzeko prozesura onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak jendaurrera jarri dira. Zerrendak atzo sinatu zituen Carlos Totorika alkateak eta, jada, jendaurrera jarrita daude. Interesatuek zerrendok kontsultatu ditzakete Enplegu eta Eragintza saileko bulegoetan; udaleko informazio eta erregistro unitatean eta, baita ere, udalaren web-gune honetan. Zerrenda horien aurka egiteko interesatuek 5 laneguneko epea dute dagokion alegazioa aurkeztu ahal izateko. Alegazioak udaletxeko Informazio eta Erregistro unitatean aurkeztu beharko dira. Prozesu honen bidez 2005-06 ikasturterako lan-kontratuko 6 irakasleren plazak bete nahi dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo