Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/07/01

LHIKko 2004-05 ikasturteko ikasleek emaitza onak lortu dituzte

“Emaitza onak”, adierazpide horren bidez baloratu dute Enplegu eta Eragintza udal saileko arduradun teknikoek, Lanbide-hastapenetarako Ikastegiko (LHIK) ikasleek lortutako kalifikazioak. Balorazioa, 2004-05 ikasturte honen amaierarekin batera etorri da, aurtengo promozioko ikasleen ia erdiak Erdi Mailako Heziketa Zikloetara sartzeko azterketa gainditu dutela jakin berri baitzen atzokoan. Aurten zentroan ibili diren 36 ikasletik, 19 izan dira adierazitako azterketa egitera joan direnak eta, horietatik, hamaseik (16) froga gainditu dute. Hori horrela, ikasle horiek datorren urtean irakaskuntza arautuan ikasten eta trebatzen jarraituko dute. Gainerakoek ere, trebatzen jarraitzea erabaki dutenez, datorren ikasturtean enpresetan praktikak egiteari ekingo diote. Azken ikasturte honetan eman diren espezialitateak lau izan dira: merkataritza laguntzailea, galdaragintzako langilea, industria mekanikoko langilea eta gizarte eta osasun zerbitzuetarako laguntzailea.

Emaitzok, Bizkaiko lurraldeak duen bataz besteko indizearen gainetik daude. Horregatik, arduradun teknikoen esanetan, zentroaren helburu nagusienetako bat bete egin da, hots; gazte horiek hezkuntza sistemara bueltatzea, trebatzen jarraitzeko eta lan-merkatuan lanbide bat lor ditzaten haien aukerak handitzeko. Ikastegian irakasle lanetan aurten jardun duen taldea zortzi pertsonek osatu dute, bost irakaslek eta hiru tailerretako monitorek, hain zuzen ere.

2005-06 ikasturterako matrikulazio epea luzatu egin da

Ermua-Mallabiko LHIKak beste hamabost egunez uztailaren 15era arte luzatu egin du matrikulak egiteko hasieran ezarri zuen epea. Interesa izan dezaketen 16tik 21 urtera bitarteko gazteak ikastegira bertara edo hori kudeatzen duen udal sailera jo behar dute izena emateko edo argibide gehiago jasotzeko. Zerbitzu horien telefono zenbakiak ondokoak dira, hurrenez hurren, 943 17 64 22 eta 943 17 91 51.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo