Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/10/16

Imajinazioa lantzen

Udal liburutegiak eta Hezkuntza sailak gazteen artean bakezaletasuna, biolentzia eza, gatazkak elkarrizketa bidez bideratzea, bizikidetza eta elkartasuna bezalako baloreak lantzeko hainbat jarduera antolatu dituzte. Jarduera horiek urrian zehar gauzatuko dira.

Lehenengo jarduera mandala izeneko marrazkiak egiteko tailerra da eta aste oso honetan zehar gauzatuko da. Jarduera honetan herriko ikastetxe guztietako ikasleek hartuko dute parte. Tailerrean partaide bakoitzak marrazki eta irudi bitxi horiek nola egiten diren ikasten du. Adierazpen artistiko horrek Japonian du bere jatorria eta oso antzinatik lantzen da. Marrazkion helburua bakea sortzea eta hori transmititzea izanik. Tailerra 6 urtetik 12ra bitarteko gazteentzat pentsatuta dago. Ostiralera bitartean egunero egingo dira saio berriak liburutegiaren haurrentzako aretoan, arratsaldeko bost eta erdietatik zazpi eta erdietarako ordutegian. Areto horrek har ditzakeen pertsona kopurua mugatua denez gero, parte hartu nahi dutenek beren ikastetxean izena aldez aurretik eman beharko dute. Atzoko saioan Ongarai Eskolako ikasleak jardun zuten.

 

Bigarren jarduera gisa, gazteek pintatutako mandala marrazki onenak bildu eta disko konpaktu batera bilduko dira, tailerreko irudi eta irakurtzea gomendatzen diren hainbat liburu eta aleekin batera. Disko konpaktu hori herriko ikastetxeetan banatuko da gero.

Azkenik, ekimen honen barne orri-markatzaile bat argitaratuko da. Markatzaile horrek 2008. urteko egutegia eramango du eta horretan markatuta izango dira Nazio Batuen Asanblada Orokorrak eta UNESCOk bakezaletasuna eta biolentzia ezarekin lotutako egunak. Udal liburutegia UNESCO erakundera elkartutako liburutegien sarearen barne dago eta horrelako ekimenekin bake eta biolentziarik gabeko nazioarteko hamarkadaren (2001-2010) ekintzetan parte hartzen du.

Ongarai Ikastetxeko hainbat ikasle atzo arratsaldeko tailerrean margotzen ari zirenean


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo