Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/10/05

-Merino Memoriala- igandean korrituko da

Gaztela eta Leoneko Zentroak ‘José Merino’ren oroimenez antolatzen duen hiri lasterketa igande honetan korrituko da. Aurten, lasterketak bere hogeigarren edizioa beteko du eta azken bi urteetako ibilbidea mantenduko. Irteera eta helmuga Zubiaurre kalean izanen dira, trafikoaren erregulazioari laguntzeko eta ikuslegoaren kopurua handitzeko asmoz. Udaltzaingoak iragarri duenez lasterketak trafikoarengan eragina izango du, kale eta errepideak hainbat lekutan eten egingo baita. Hori horrela, udaltzainek herritarren laguntza eta eragozpenak barkatzeko eskatu dute. Udaltzaingoak eskatzen die herritarrei beste bide batzuk erabili ditzatela. Hortaz, Trabaku eta Markinara joateko Zeharkale eta Mallabitik (San Pedrotik) igotzea eta jaistea gomendatuko dute.

Karrerak luzera desberdina izango du, korrikalarien kategoria bakoitzari egokitutakoa. Ibilaldi motzena benjaminak egingo dute, neskak 800 m egin beharko dituztelarik eta mutilak, berriz, 1500 metro. Ibilbide luzeena nagusiena izango da, senior taldean parte hartzen duten korrikalariek 10000 metro bete beharko dituztelarik. Lehenengo irteera goizeko hamarretan emango da, lasterketa nagusia ordu eta erdi beranduago abiaraziko delarik.

Sariei dagokionez, azpimarratu behar da kategoria guztietako lehen hiru sailkatutakoek sariak eta elastikoak jasoko dituztela. Gainera, 16urtetik gorako guztiek elastiko bana eskuratuko dute parte hartu eta amaitzeagatik bakarrik, sailkapenari erreparatu gabe. Antolatzaileek, guztira 2750 euro banatuko dituzte eskudirutan. Parte hartzeko, 16 urtetik gorakoek 6 euroko kuota ordaindu beharko dute. Izen-emateak egiteko ondoko bideak erabili daitezke: zentroaren egoitzara joan; 943 17 27 15 telefonora deitu; 943 03 01 93 faxera edo castillaleonermua@hotmail.com helbide elektronikora idatzi edo lasterketa bakoitza hasi baino hogeita hamar minutu lehenago mahaira bertara joan.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo