Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/09/21

Ermua K.E.ak denboraldiari hasiera emango dio Erandiorekin neurtuz

Ermua Kirol Elkarteko lehenengo taldeak denboraldiari hasiera emango dio asteburu honetan, lehen partida herrian jokatuz. Lehenengo partida hori Erandio A taldearen aurka izango da larunbatean. Norgehiagoka Ongarai auzoan dagoen T. Zuazua futbol-zelaian jokatuko da arratsaldeko seietatik aurrera.

Nolanahi ere, klubak arratsalde horretan bere talde eta jokalari guztiak aurkeztu nahi dizkio afizioari. Horregatik, kategoria eta talde ezberdinetako jokalari guztiak deia jaso dute arratsaldeko 4etarako futbol-zelaian kirol-arropekin jantzita egoteko.

Gorritxoen talde nagusia berritu egin da denboraldi honetarako, jokalari berriak hartu baititu. Beraz, aurpegi berriak ikusi ahal izango ditugu herriko elastikoa defendatzen. Urteroko legez, etorri berriak daude eta beste taldeetara joandakoak ere badira, horien artean Pousa eta Pinilla ditugularik. Taldearen aurtengo erronka gisa ondoko helburuak ditu: ondo jolastea eta iaz mailari eusteko estualdirik ez errepikatzea.

Urteroko Batzorde Orokorra

Bestalde, klubak iragarri duenez, irailaren 28an urteroko Batzorde Orokorra egingo du. Batzorde hori Lobiano Kulturgunean egingo da eta horretan parte hartzera bazkide eta zale guztiak deitu dituzte. Bileraren lehen deialdia arratsaldeko 7etarako deitu da eta, bigarrena ordu laurden beranduago.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo