Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/09/12

Udako -Kirolaz Blai- kanpaina eta -Multiabentura- ekimena oso positibotzat jo dira

Udal Kirol Erakundeak oso positibotzat jo du udako ‘Kirolaz Blai’ kanpainaren zortzigarren edizioa. Erakunde autonomiadunak kanpainaren barneko ‘multiabentura’ atala azpimarratu du guztiaren gainetik, arrakastatsua gisa kalifikatuz. Kirol teknikari koordinatzaileak adierazi digunez pozarren dago, antolakuntzak markatutako helburuan bete izanagatik. Azken jarduera horretan 6 urtetik 12ra bitarteko 51 umek parte hartu dute. Izen emate altua izan da, azken hiru urteetako bataz bestekoa bikoiztu baitu. Datu hori, proposamenekin asmatu izan denaren adierazle da. Jende askok izena eman nahi izan du, baina guztiontzat ez da lekurik egon. Jardueraren helburu izan da haurrei kirola eta dibertimenduzko jarduera fisikoaren bitartez anitza eta ludikoa den esparrua eskaintzea.

Partaideek ere gustura agertu dira programan bildutako proposamenekin eta horiek gauzatzeko moduarekin. Horrela adierazi dute behintzat jarduera amaitu aurretik betetzeko eskatu zitzaien gogobetetasun-inkestan. Aipatu inkesta parte hartu dutenetik 46 gaztek bete eta entregatu zuten. Inkestan adierazten denez antolamendua eta jarduerak gustukoak izan dituzte.

UKEk aurten ahalegin handia egin du, urterik urte errepikatzen diren jarduerak aldatzeko eta aitzindariak izan gara haur biztanlerian inoiz burutu ez diren kirol modalitateak barneratzen (esaterako: yoga, musika terapia, mimika, arku tiratzea). Era berean, parte-hartzaileek ezezagunak zituzten ingurune naturaletan jarduerak burutu dituzte: bodyboard Sopelako Hondartzan, Golf-era hastapen ikastaroa La Arboledako Mehastegi Golf-ean eta Sopuerta Zuhaitzen arteko Abentura Parkean. Bere osotasunean kirol jarduerez osatutako eskaintza bildu nahi izan dugu eta, dirudienez, aniztasun hori gazte parte hartzaileen gustukoa izan da.

 2007ko udan multiabentura jardueretan parte hartu duten gazteen talde argazkia  Multiabenturako jardueran parte hartu duten hainbat ume, Betiondo eginiko arku tiratze saioan


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo