Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/09/11

Kiroldegiko taberna-kafetegiaren zerbitzua lehiaketara atera da

Udal Kirol Erakundeak lehiaketa irekia deitu du kiroldegiko taberna-kafetegiaren eta bere instalazio ezberdinetako makinen zerbitzua esleitzeko. Kontratua lehiaketa ireki bidez esleituko da, eta enpresa esleipendunak urtean 9.445,44 euroko saria ordaindu beharko du. Zerbitzuaren ustiapena urte baterako eskaintzen da, zeina beste batez luzatu ahal izango den, alderdi biek ados egonez gero. Taberna-kafetegira bi sarrera daude: institutuko erabiltzaile abonatuek erakundetik barnetik nahiz kaletik sartu daitezke eta abonatu ez diren herritar orokorrek, Zeharkale kaletik hain zuzen ere. Kiroldegiko tabernak sukaldea ere du.

Udal Kirol Erakundeak deialdiaren berri zehatza ematen duen iragarkia argitaratu du, Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 172. zenbakian, irailaren 3ko alean. Lehiaketa honetan parte hartzeko interesa izan dezaketen pertsonak edo enpresak beren proposamenak kirol erakundean aurkeztu beharko dituzte datorren astearteko ordu biak baino lehen. Proposamenarekin batera deialdiaren baldintza pleguetan eskatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte. Agiri guztiak UKEko egoitza den Miguel Angel Blanco kiroldegiko bulegoetan ere jaso daitezke edo, internet bidez, aldez aurretik polideportivo@imdermua.com helbide elektronikora idatzi eta eskatuta.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo