Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/09/17

Folkez Blai lehiaketaren saria Toledoko Khabala Band taldeari egokitu zaio

La Kabhala Band taldeak folk taldeentzako Ermuko hamahirugarren lehiaketa, "Folkezblai" izenekoa, irabazi du. Toledokoek 3.000 euroko saria irabazi dute, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero. Sailkapeneko bigarren postua Kolme Katu izeneko talde arabarrentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jasoko duen.

Epaimahaiaren esanetan finalerako sailkatu diren taldeek maila oso ona eta proposamen aukera zabala erakutsi dute. Saria jaso duten taldeez gain, finalera Timabakada nafarrakoak, Besarabia valentziarrak , Samarúas galiziarrak eta Tündra errioxarrak sartu dira.

Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Emanaldi guztiak Orbe Kardinalaren plazan egin dira eta larunbat gauean eta lehiaketatik at, Alos Quartet taldeak Oreka TX eta Aukeran Dantza Konpainiaren batera errezitaldia eskaini zuen.

Iazko irabazlea Ghost Number & His Tipsy Gypsies, Vanesa Muela, Foulareda taldeek eta Alboka Musika Eskolako trikitilariek ere lehiaketatik at jo dute asteburuan zehar.

Antolatzaileek oso positibotzat jo dute "Folkezblai" XIII. lehiaketa hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako hamalaugarrena "berehala eta buru-belarri" prestatzen hasiko direla aditzera eman dute.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo