Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/08/09

Udaltzaingoak ibilgailu berri bat hartu du

Atzotik ibilgailu berri bat du udaltzaingoak eta lehen zeukan ibilgailu zaharra ordezkatuko du. QUICK RENT enpresak lehiaketa renting-modalitatez irabazi du. Aipatutako enpresak aurkeztu duen aurrekontua lizitazioan (9600 euro) eskatzen zena baino 1000 euro merkeagoa izan da.

Ibilgailua SUZUKI GRAN VITARA bat da eta udaltzaingoak eskatu zituen baldintza guztiak bete ditu. Erabilera anitzeko ibilgailua behar zen, lur orotan erabiltzeko, Ermua oso orografia zaila baitdauka.

Ibilgaiularen argi sistema modernoa nabarmetzen da LED teknologia erabili duelako eta horren ondorioz argiak hobeak dira eta energia gutxiago kontsumitzen da.

Ibilgailuaren ezaugarri nagusiak:
  • Mendiko ibilgailua bost atekin.
  • Lau gurpiletako trakzioa eta atzeko eta aurreko gurdi-ardatzentzako diferentzialaren blokeo elektronikoa.
  • Poliziaren erabilerarako behar bezala ekipatua.
  • Diesel motorra: 125 Z.P.
  • Zilindraia: 1900 zentimetro kubiko.
  • Ordezko gurpila.
  • Maletegi handia.
  • Gutxieneko erregai kontsumoa (9.4 l.).
  • Aire girotua.
  • Udaltzaingoaren errotulazio eta anagramak.
  • Abisu-argiak eta entzuteko moduko abisu-sistema.
  • Oinarrizko polikarbonatozko manpara gardena aurreko eta atzeko eserlekuen artean, hauzagailu birekin eta barra bat sendotzeko.
  • Ixte/irekitze-mando bat atzeko ateetarako, aurreko partetik erabiltzeko.
  • Matrikulazio gastuak, BEZ eta garraio zerbitzuak barne. Argiak eta sirenak baimentzen dituen IATaren zigilua duen baldintza teknikoen txartela.
  • Arrisku orotako asegurua.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo