Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/07/24

Titín III eta Goñi II pilotariek Ermuan jokatuko dute bihar

Ermuan profesionalen arteko esku-pilotako jaialdi ederra ikusi ahal izango dugu bihar, Aritzmendi pilotalekuan, arratsaldeko 5etatik aurrera. Ikuskizuna pilota elkarteak antolatu du, herriko jaietako egun handirako. Hortaz, Santiago egunean bi partida iragarrita daude, garrantzitsuenean nor baino nor arituko dira Titin III-Zubieta bikotea eta Gonzalez-Eulatek osatutakoa. Jaialdiari hasiera emango diote Mikel Goni II-Naldak eta Berasaluze IX-Galartzak. Partidak, Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira, arratsaldeko 5etatik aurrera.

Biharamunean ere, Santa Ana egunez, esku binakako partida gehiago antolatu ditu pilota elkarteak. Kasu honetan partidak afizionatu mailakoak izango dira eta herriko plazaren pilotaleku irekian jokatuko. Lehenengo partidan Peñas-Perosanz bikoteak Alberdi-Landabururen kontra arituko dira. Bigarrenean, Maestresalas-Keralt bikotea González-Larrazabalen aurka jokatuko. Partidak, arratsaldeko 5etan hasiko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo