Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/07/24

Eusko Trenek gaueko zerbitzuak jarriko ditu gaur jaietarako

Eusko Tren konpainiak iragarri duenez gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu Ermuko ‘Santixau’ jaietarako. Gaueko zerbitzu berezi hori gaur uztailaren 24an egongo da, gure herriko jaietara etorri nahi duten guztientzat. Trenak Elgoibar eta Durangotik irtengo dira eta, geltoki horietara bueltatuko ere. EuskoTrenek eskainiko duen zerbitzuaren oinarrizko ezaugarrik honako hauek izango dira:

ERMURANTZ

• Berriztik gaurko gauean, trenen irteera ondorengo orduetan izango da: 22:40, 23:40, 0:40, 1:40, 2:40, 3:40 eta 4:40an.

• Elgoibartik gaurko gauean, trenen irteera ondorengo orduetan izango da: 22:24, 23:10, 0:10, 1:10, 3:10, 4:10 eta 5:10ean aterako dira. Ardantzako geltokian ez da trena geldituko.

Itzulerako orduak

Ermutik Berrizera bueltatuko diren trenen ordutegia: horiek 23:27, 0:27,1:27, 2:27, 3:27, 4:27 eta 5:27an aterako dira.

Ermutik Elgoibarrera: bueltatuko diren trenen ordutegia: horiek 22:52, 23:52, 0:52, 2:52, 3:52 eta 4:52an aterako dira. Ardantzako geltokian ez da trena geldituko.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo