Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/07/20

-Nuevo Mester de Juglaria- taldeak kantaldia eskainiko plazan

'Nuevo Mester de Juglaria' taldeak kantaldia eskainiko du igande arratsaldean herriko plazan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Kantaldia doakoa izango da, herriko jai egitarauan txeratuta baitago. Ikuskizuna herriko Gaztela eta Leoneko zentroak antolatu du, aurten betetzen baitu sortu zeneko bere hogeita bosgarren urteurrena.

Espainian folk Musikaz hitz egitea eta Nuevos Mester de Juglaria taldea aipatzea gauza bera da, bana ezinezkoak baitira. Taldea duela 37 urte Portu zen Segovian. Urte horietan, taldeak disko asko grabatu izan ditu eta zuzeneko mila eta bostehun emanalditik gora eskaini, geografia osoan zehar. Ugariak dira ere, telebistan eta hedabideetan izan dituzten aipamen eta programak.

Gaur egun taldea zazpi pertsonek osatzen dute eta horietatik bost hasierakoak direlarik. Azken boladan, taldeari hainbat musikarik ere laguntzen diote noizbehinka. ‘El Nuevo Mester de Juglaría’ Folk Talde esanguratsuenetakoa da Espainian, Gaztelako abesti tradizionalaren bultzatzailerik behinena izateaz gain, aitzindaria izan baita horrelako musika berreskuratzen, berregiten eta hedatzen ibili dena.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo