Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/03/23

La hostelería local podrá alargar los horarios esta Semana Santa

Herriko ostalaritza establezimenduek Aste Santuan ordutegia luzatu eta beranduago itxi ahal izango dute, Udalak horretarako baimena eman duelako; zehazki, martxoaren 29tik apirilaren 2ra. Egun horietan, udalerriko jatetxeek, kafetegiek eta tabernek itxierako ohiko ordutegia luzatu eta beste bi orduz zabaltzeko baimena dute.

Alkatetzako Dekretu baten bitartez onartu da ordutegiak luzatzeko erabakia, Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eremuan establezimenduentzat ezarrita eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak honi buruz duen 36/2012, martxoaren 13ko, Dekretuan zehaztutakoaren babesean. Erregulazio horretan xedatzen denez, establezimenduek ixteko duten ordutegia luzatu ahal izango da ondoren zehazten diren kasu eta orduetan:

Salbuespen eta luzapen horien establezimendu bakoitzaren ohiko ordutegiari eransten zaizkio. Lokalen tipologia edo motaren arabera zehazten dira ordutegiak, eta lau talde daude guztira:

Aurreko guztia kontuan izanda, datozen egunetarako ordutegiak honela gelditzen dira:

Establezimenduen ordutegiak Aste Santuan
Taldea Ohiko itxiera ordutegia
Ostiralak, larunbatak eta igande bezperak
 
martxoak 29tik apirilaren 1era Apirilak 1
1 23:00 00:30 02:30 01:00
2 01:00 02:30 04:3 03:00
3 02:30 04:00 06:00 04:30
4 04:30 06:00 08:00 06:30

Gure udalerrian, hiru establezimendu ditugu 4. taldean, beste hiru hirugarrenean eta gehienak –ia guztiak- bigarren taldean. Lehenengoan ditugunak urriak dira, ia apenas. Horretaz gain, gogoratu behar da 3. eta 4. taldeetako establezimenduek itxieratik berriz zabaldu artean gutxienez sei ordu gorde behar dituztela.

Ixteko ordutegia luzatzeak ez ditu establezimenduen titularrak salbuesten gainerako herritarrei, segurtasunari edo osasun eta ingurumenari eragozpen edo kalteak sortzetik.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo