Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/03/23

Ermua Hiriko XXIV. Literatur Lehiaketa deitu du kultura sailak

Ermuko udaleko Kultur Zinegotziak, udal Liburutegiaren bitartez, “Ermua Hiriko” XXIV. Literatur Lehiaketa deitu du. Lanak maiatzaren 4ra artean aurkeztu aurkeztu ahal izango dira. Modalitate bakoitzean, prosa nahiz olerkian, 400 € saria jasko dute irabazleek.

Modalitateak

Betebeharrak

  1. Nazio-esparruan bizi diren idazleak parte hartu ahal izango dute, 2002an edo lehenago jaioak badira.
  2. Partehartzaile bakoitzak, soilik, modalitateko lan bat aurkeztuko du.
  3. Lan originalak, argitaratugabeak eta bestelako lehiaketaren batean saritugabekoak izan beharko dute.
  4. Gaia: traman 1965a baino lehen Ermuan bizi izan zen pertsonaren bat edo data hori baino lehen Ermuan gertatutako gertaeraren bat agertu beharko dira.
  5. Olerkiek ez dute 100 bertso baino gehiago izango, gaia nahiz metrika libreak izanik.
  6. Narratibako lanek, gehienez ere, DIN A4 tamainako 10 orrialde izango dute.
  7. Lan bakoitzak bere titulua eramango du, eta lema edo goitizena izango du, beste inongo daturik gabe, egilearen anonimatua babesteko. Honen datuak  (datu pertsonalak, N.A.Nren fotokopia eta datu pertsonalak) erantsitako artxibo edo kartazal itxi batean joango dira.
  8. Lanak bidal daitezke:
    1. emailez biblioteca@udalermua.net (bi artxibo pdf formatuan, bat lanarekin eta bestea plikarekin eta beste artxibo bat word formatuan edo beste edozein formatu editagarritan).
    2. posta ziurtatuz (kopia bat eta plika)
    3. eskuz Liburutegian bertan (kopia bat eta plika)
  1. Lanak baloratzerakoan epaimahaiak irizpinde hauek kontuan hartuko ditu: gaiaren origiltasuna, aberastasun linguistikoa, akats ortografikorik ez azaltzea eta argumenturaren koherentzia, besteak beste.

Sariak

400 € modalitate bakoitzean.

Epeak

Lanak maiatzaren 4a arte aurkeztu daitezke.

Epaimahaiaren erabakia ekainaren 29an ordu batean www.ermua.es webgune korporatiboan argitaraturiko oharraren bidez ezagutaraziko da.

Lehiaketaren inguruko informazio gehiago (aurreko edizioetako lan eta egileak, etab.)

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo