Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/03/21

Olerkiaren Munduko Eguna ospatzeko, poesia errezitaldia liburtegian

Olerkiaren Munduko Eguna ospatzen dugu gaurkoan -martxoaren 21eko asteazkenean-, eta hori dela-eta, Liburutegiak poesia errezitaldia antolatu du, zeina arratsaldeko 7etan hasiko den zerbitzuan bertan.

Errezitaldia hori Maite Lorenzo aktoreak dinamizatuko du eta Ermuan nahiz Eibarren egiten diren tailerretara doazen pertsonek protagonistak izango eta parte aktiboa hartuko dute. Ekintza honetako dinamizatzailearen esanetan “olerkiak liburuetatik eta kaxoietatik argitara ateratzea, irakurri edo errezitatuko dituzten pertsonen ahotsean olerkiak bizitza hartzea eta poesia komunikatzeko tresna eta pertsonen arteko elkartasuna errazteko tresna bihurtzea da”.

Autoreei dagokionez, Gioconda Belliren, Claudia Larsen, Marcos Anaren eta Federico García Lorcaren olerkiak errezitatuko dira, besteak beste.

Mikrofono irekia egongo da nahi duten pertsona guztientzat, naturaltasunez, 3 minutuko gehienezko iraupena izan dezaketen olerkiak errezita ditzaten.

Martxoaren 21a Poesiaren Munduko Eguna ospatzeko erabakia UNESCOk hartu zuen 1999. urtean. Ekimen honen helburu nagusia hizkuntza aniztasuna olerki adierazpenaren bidez laguntzea.

Bestetik, egun honek olerkien heziketa sustatzea, olerki errezitaldietako ahozko tradizioa bultzatzea, argitaletxe txikiei laguntzea, komunikabideen bidez olerkiaren irudi erakargarria zabaltzea, eta gainerako adierazpen artistikoak, esaterako elkarrizketa, antzerkia, dantza, musika eta margolaritza indarberritzea.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo