Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/03/21

Ermuak bat egingo du La Hora del Planeta ekimenarekin

Ermuko Udalak La Hora del Planeta kanpainarekin bat egin eta bere konpromisoa berretsi du beste urte batez. WWF Munduko Natura Funtsak bultzatutako ekimena larunbat honetan, martxoak 24, burutuko da mundu osoko hainbat hiritan, gure planeta zaintzearen aldeko konpromisoa erakutsi asmoz.

Kanpainarekin bat egin duten Euskadiko 10 udaletako bat da Ermua, eta 20:30etik 21:30era eraikin publikoetako argiak itzaliko dituzte, WWFk eskatu bezala. Horrela, zehaztutako ordutegian, Orbe Kardunala plazako argiak eta Udaletxeko, Lobiano jauregiko, Teresa Murga eraikineko eta Ermua Antzokiko argi apaingarriak itzaliko dira.

Ermuko Udalaren atxikitze dokumentua

2007an jarri zen martxan lehen aldiz La Hora del Planeta, eta urte hauetan zehar ingurumenaren aldeko munduko kanpainarik garrantzitsuena bilakatu da. Ekimena administrazio publikoari, ikastetxeei, elkarteei, entitateei, enpresei edota hiritarrei zuzenduta dago, eta ordubetez argiak itzaltzea bezalako keinu sinboliko baten bitartez burutzen da.

Aurtengo leloa Konektatu zaitez eta itzali ezazu argia da; izan ere, etorkizun jasangarria bermatzeko berebiziko garaian bizi gara. La Hora del Planeta ekimenak mundu osoko 7.000 hiri mugitzea espero du, klima aldaketaren aurka eta biodibertsitatearen aldeko babesa mundu osoan nabaritu dadin eraikinetako argiak itzaliz. Guztion artean klima aldaketari konponbidea topatu diezaiokegu. Argia itzaltzeko eta planetarekin konektatzeko ordua iritsi da.

Ermuko Udalak ekimenarekin bat egitera animatzen ditu hiritarrak, eta energia aurrezteko eta natura zaintzeko keinu polit hori egiteko deia luzatzen du.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo