Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/03/21

Lau Oscar saridun ‘La forma del agua’ eta ‘C’est la vie’ komedia ikusgai asteburuan Ermua Antzokian

Zine aste berriari hasiera emango dio Ermua Antzokiak. Osteguneko zine-klubean Zama zinta argentinarraz gozatzeko aukera izango dugu. Lucrecia Martel zuzendari ospetsuaren laugarrena da. Martelek egin ohi duen zine neurridun eta zaleentzat kritikaren oniritzia eta txaloak jaso ditu, lan argi, eder eta indartsu kalifikatzaileak eskaini diotelarik, espresuki azpimarratuz atmosferak eta ikus eta soini testura sortzeko duen ahalmena; “ordain sentsorial ugari” ematen dutenak eta “erretinaren muineraino iristen direnak, horri min eman artea”. On Diego de Zama, XVII. Mendean Asuncion herrian kokaturiko ofiziala da, Buenos Aires herrira bidal dezatela zain dagoena. Egindako merituak aintzat har diezaiotela nahi duen militarra da. Destino berriaren zain dagoen urteetan, zuen guztia galdu egiten du. Sevillako jaialdian epaimahaiaren sari berezia La Habanakoaren zuzendari onenarena jaso ditu. Zama iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera proiektatuko dugu.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko, arratseko zazpi eta erdietan, Guillermo del Toro mexikarrak zuzendu eta Oscar sari ugari jaso duen La forma del agua filmarekin. Aurten, EEBBetako akademiak gehien saritu duen lana izan da: 13 izendapen izan ditu eta lau garrantzitsuenak eskuratu ditu: filma eta zuzendari onenarenak, tarteko. Veneziako jaialdian urrezko Lehoia; baita Urrezko Puxika zuzendari onenarentzat, eta abar… ezinezkoa da filma on honek jaso izan dituen sari guztiak zerrendatzea. Gerra hotsean segurtasun goreneko laborategian, muturretako mundukoak diren bi izakiren lotura sinestezina gertatzen da. Laborategia garbitzen duen langile bakartiak (Sally Hawkins) erabat aldatuko da isilpeko esperimentua deskubritzen duenean: bertan giltzaperatua dagoen gizon anfibioa (Doug Jones). 120 minutu irauten dituen arte lana da. Ikusmenerako zoragarria, erakargarria eta, seguruenik, aurten ikus dezakegun filmenik onena. La forma del agua ikusi ahal izango dugu larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Asteburuko bigarren proposamena C’est la vie komedia frantses arrakastatsua izango da, oliver Nakachek eta eric Toledano bikoteak zuzendutakoa. Biek ‘Intocable’ bezalako lanak egin izan dituzte eta oraingo honetan egin duten filma ganberroenarekin datoz. Ikusgarri da, garratza, pasarte benetan zoroak dituelarik eta erritmo oso bizia. Umore zuzena eta benetan gozagarria. Luxuzko ezkontza bat XVIII. Mendeko gaztelu frantsesean ospatzen ari dena, okertu eginen da, antolatzaileen eskuetatik ihes eginez. Pelikulak ezkontzaren barruko gorabeherak azalduko dizkigu catering-eko langileen, argazkilariaren, edo DJaren ikuspuntutik. C’est la vie ikusteko parada izango dugu larunbat gaueko 10etan eta igandeko 5etan.

Igande arratseko 5etan, azkenik, marrazki bizidunen Salvando al reino de Oz. titulukoa proiektatuko dugu. Oz lurra magikoaren biziraupena mehatxatua dago Urfin eta zurezko bere soldaduengatik. Txorimalo, Latorriko gizon eta Lehoi pertsonaiek ezusteko eta espero ez duten laguntza izango dute borroka egiteko. Oz eta fantasia munduaren errebisio dibertigarria da.

Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo