Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/03/15

The Reverend Shawn Amos larunbat honetan iritsiko da Ermura

The Reverend Shawn Amos blues musikari estatubatuarrak kontzertua eskainiko du larunbat honetan, martxoak 17, Lobiano Kulturgunean. Emanaldia hasiera batean otsailaren 17rako iragarri zen, baina artistaren azken orduko gorabehera batzuk medio, bertan behera utzi behar izan zen. Hori horrela, azkenean larunbat honetan eskainiko du kontzertua.

The Reverend Shawn Amos New Yorken jaio eta Los Angelesen hazi zen, Marvin Gaye eta Quincy Jones musikako legenden uberan eta gisa guztietako kale-kantarien alboan. Wally Amos musika agente eta enpresariaren eta Shirleey May R&Bko kantariaren semea da Shawn, eta musikari profesionala da heldutasunera iritsi zenetik.

Benetako bluesaren sermoilari da Shawn Amos, ahots limurtzailea eta lehen nota jo orduko bluesaren fededun bihurtzen duen harmonika liluragarria duena.

Ekoizle bezala ere lan ugari egina da Amos: musika berriaren kudeaketa eta R&Bko historian mitoak direnen atze-bildumak, hala nola Solomon Burke, John Lee Hooker eta Johny Guitar Watsonenak, besteak beste.

The Reverend Shawn Amos larunbatean 20:00etatik aurrera izango dugu Lobiano Kulturgunean. Sarrerak 8 euroren truke daude salgai Lobianon bertan, BBKren kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean. Otsailaren 17rako aurrez hartutako sarrerak ere balioko dute data berrirako.

Bestalde, martxoaren 17ko larunbaterako Anaut taldearen kontzertua zegoen programatuta, baina hori udazkenera arte atzeratuko da, oraindik zehaztu gabeko datan. Inork Anaut taldearen emanaldirako sarrerak erosita bazituen, horiek The Revenrend Shawn Amosen egunerako balio izango dute, eta baita Anaut taldearen udazkeneko egunerako ere.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo