Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/07/19

Odola emateko aukera izango dugu gaur eta larunbatean

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa antolatu du gaurko, uztailak 19ko ostegunerako. Nahi duten bizilagun guztiek odol eman ahali zango dute, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori elkarteko egoitzaren aurrean egongo da jarrita, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahali zango dira. Goizeko ordutegia 9:30etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik iluntzeko bederatziak bitartekoa.

Larunbatean ere, odol emaileak aukera berri bat izanen dugu, beste unitate mugikor bat etorriko baitzaigu herrira. Autobus hori Probaleku plaza egongo da goizeko 9:15etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo