Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/07/19

Pala txapelketako finalak larunbatean jokatuko dira

Pala txapelketako finalak larunbatean jokatuko dira. Partidak Orbe Kardinalaren plazako frontoian jokatuko dira, arratsaldeko zapietatik aurrera. Euria egiten badu, ikuskizuna Aritzmendiko frontoi itxira lekuz aldatuko da. Finalak ikusmina piztu dute herrian, partida bakoitzeko horietan bikote ermuarrak baitauzkagu. Eta horietatik, hiru kide ermuarraz gain Sallabentetarrak dira. Horiek aurrez aurre izango dituztenek ere, kasualitatez bada ere, herri berekoak dira, laurak Debatik baitatozkigu jokatzera. Finaleko partidetara ailegatu direnek 600 euro banatuko eta garaikurrak jasoko dituzte, garaileek jantziko dituzten ohiko txapelez gain.

Jaialdiari hasiera emango dio bigarren mailako norgehiagokak. Partida honetan Fernando Aranberri eta Jose Santosek osatutako bikotea, Josu eta Pedrorekin neurtuko dira. Sailkapena lortu duen bikotean Aranberri eta Igor aritu dira, baina azken honek ezkontza duela-eta, Santos lagunak ordezkatuko du. Irabazleek, txapela, garaikurra eta saria eta 150 euro eskuratuko dituzte.

Lehen mailako partidari dagokionez, horretan iazko txapeldunak eta titulu hori lortu nahi dutenak arituko dira nor baino nor. Iazko bikote txapelduna Miguel Vidaurre eta Roberto Arrartek osatzen dute, tituluari eusten saiatuko direnak. Horretarako Mikel eta Idueta Debako bikoteari irabazi beharko diote eta ez dute lan samurra izango. Irabazleek txapela, garaikurra eta 250 euro eskuratuko dituzte-. Azpi txapeldunek berriz, garaikurra eta 125 euro, hainbanatzeko. Onenek irabaz dezatela, ikuskizuna on bat ikusi eta inork minik ez dezala hartu.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo