Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/07/19

Malatu talde arabarrak kontzertua emango du gaur

Malatu talde arabarrak kontzertua emango du gaur gauean, Valdespina Markesaren parkean, 22:30etatik aurrera. Gasteiztarrek jazz-fusioa delakoaren barne txeratzen den musika eta konposizioak aurkeztuko dizkigute. Ekitaldia Euskal Birusa talde euskaltzaleak antolatu du eta herriko jaien egitarauaren barne txertatzen da.

Jazz Fusio korrontea -Jazz Rock izenaz ere ezagutzen dena- jazzeko elementuak beste musika estiloekin uztartzen dituen generoa da, batez ere pop, rock, folk, polka, reggae, ritman&blues, hip hop, soul eta/edo musika elektronikoaz.

Joera hau kodifikatutako musika estilo bat baino gehiago tradizioaren eta hurbilpenaren garapena da. Rockaren musika progresibo bati ere fusioa kontsideratzen da. Fusio musika gehienetan instrumentala da, ahotsik ez duena, nahiz eta hainbat azpi estilo ahotsa ere zatika erabiltzen duten. Gehienetan tempo, metrika eta patroi erritmo forma konplexuak izaten dituzte eta inprobisazio oso luzeak egiten.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo