Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/02/19

Komiki eta nobela grafiko berriak liburutegian

Ermuko udal liburutegiak komikien irakurketa sustatzearen aldeko lanetan jarraitzen du. Ikastetxeekin jada adostuta dauden ekimenez gain, komikien urteko irakurketa eta ilustrazio eta literatur tailerrak, esaterako, maileguan eraman daitezkeen nobedade interesgarriak proposatzen dira.

Helduentzako erosi diren obra berrien artean, komiki sarituak eta nazioarte mailan izen handikoak direnak topa daitezke: Catherine Meurisseren La levedad, Sethen La vida es buena si no te rindes, Pierre Lemaitre eta Christian de Metteren Nos vemos allá arriba, Fabien Grolleauren Aubudon, Sobre las alas del mundo, Matt Frantionen Sex Criminals, Jim Hensonen Cuento de arena edota Sally Heathcote: Sufragista lan kolektiboa.

Haur eta gaztetxoentzako atalean, oraindik testurik irakurtzen ez dakiten umeei zuzendutako Mamut bildumako titulu gehienak daude eskuragarri, eta baita irakurtzen hasten ari direnei eta dagoeneko ondo irakurtzen dakitenei zuzendutakoak ere.

Komiki berri horien maileguarekin batera, hiru hilabete hauetan –otsaila, martxoa eta apirila- komikiak maileguan eramaten dituzten bazkideen artean hilero komiki zozketa egingo da, euren egileek sinatutako obrekin, hain zuzen.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo