Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/02/19

‘Streamers’en taldeak Izarran egingo duen topaketa ate joka

Larunbat arratsaldean gauzatuko eta hamar bat jokalari ospetsu bilduko

Larunbata honetan –otsailak 24n- streamersek –on-lineko jokalariak, beren partidak zuzenean emititzen eta partekatzen dituztenak- Izarra Centrera bilduko dira, Omnis enpresak, Omniscon izenaz antolatu duen ekitaldira, non estatuko jokalari ospetsu eta aurreratuak elkartuko. Ekitaldia otsailaren 24rako, larunbatean eta arratsaldeko 4etan hasiko da. Ekimenak gure udalaren laguntza du.

Jarduera honen helburua streamerren komunitatearen garapena bultzatzea da. Streamerrak bideojokoetan jolasten duten bitartean zuzeneko emisioak eskaintzen dituzten pertsonak dira, eta horretarako Twitch.tv bezalako plataformak erabiltzen dituzte. Eguna ate joka dugu, gero eta hurbilago eta jada ezagutzen dugu etorriko diren jokalari eta eduki eskaintzaile ospetsu hainbaten izena: Twitch plataforman edukiak sortzen dituzten 10 erabiltzaile baino gehiagok parte hartuko dute topaketan: Alex Robleno (Omnisen sortzailea eta ALXshow goitizenekoa) eta Nebukai streamer donostiarra izango dira aurkezle eta anfitrioiak. Gainera, xNaet, Silithur, Little Mary, Peibool, Thasselhof, Hawnk eta Duxtro bezalako erabiltzaile ezagunen parte hartzea ere izango dute.

Horren harira, 24ko larunbateko jardunaldian dozenaka bideojoko zaletu biltzea espero da, ekimen ezberdinak aurrera eraman ahal izateko.

Omniscon jardunaldia streamerrak, jokalariak eta zaletuak aurrez aurre jartzeko topalekua izango da. Gainera, euren partiduak online eskaintzen dituzten pertsonek euren edukiak munduaren aurrean erakutsi eta azaltzeko aukera izango dute, eta lehenengo aldiz euren ikusleen aurpegiak ikusiko dituzte. Bestalde, esperientzia desberdinak partekatuko dira hitzaldien, jokoen, mahai-inguruen eta beste hainbat ezustekoren bitarte, antolatzaileek azaldu dutenez.

Topaketa Izarra Centren izango da, Omnisen egoitzan, otsailaren 24an, larunbata, 16:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da, baina plaza kopurua mugatua denez, beharrezkoa da izena ematea bertaratze galdetegia betez.

Informazio gehiagorako, lerro hauen ostean jardunaldiaren kartelak uzten dizkizuegu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo