Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/02/19

Herriko dendek aukeren azoka egingo ostegunetik larunbatera

Ermuko Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak aukeren azoka antolatu du aste honetarako. Guztira ia hogei bat dendek hartuko dute parte ostegunetik larunbatera Ermuko Azoka Plazan izango den ekimenean.

Herriko bezeroek sektore komertzial ezberdinetako dendetara hurbiltzeko aukera izango dugu, hala nola, arropa dendak, oinetakoenak, etxeko elementuenak, apaingarrienak eta telekomunikaziokoak. Hiru egun horietan zehar eskainiko diren produktuek ezohiko deskontuak edo azken erremateak izango dituzte.

Azoka 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:0era egongo da zabalik ostegunean eta ostiralean. Larunbatean, aldiz, 10:00etatik 14:00etarakoa da ordutegia goizez, eta 17:30etatik 19:00etara arratsaldez.

Ekimen honek Ermuko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo