Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/01/18

60. hamarkadako hazkunde demografiko eta urbanistikoari buruzko ikerketa

Udal Liburutegiak lanean jarraitzen du Bertako Bilduma proiektua garatu eta sendotzeko, horri esker Ermuko historia ezagutzen eta horretan sakontzen laguntzen duelako. Hori horrela, 1960. eta 70eko hamarkadetan herrian izandako hazkunde urbanistiko eta demografikoaren inguruko ikerketa bat egiten hasi berri dira zerbitzuan. Ikerketaren buru da, abenduaren amaiera lanean hasi zen geografoa, berriki abian jarri izan dugun Enplegu Planean kontrataturikoa.

“Ikerketa historiko honek, Ermuan 1960 eta 1980. urteen artean izandako boom demografiko eta garapen urbanistiko azkarraren arteko erlazioa ulertzen lagunduko digu. Hasierako fasean aurkitzen gara orain eta iturri ezberdinetatik informazioa biltzen gabiltza: liburutegiko Bertako Bildumatik, datu estatistikoetatik, udal artxibategiko dokumentazio teknikotik… Horrela, garai horretako egoera eta beharren inguruko pista batzuk aurkitu ditugu eta honek, ikerketarako bide berriak zabaltzen dizkigu” baieztatu du ikerketaren arduraduna den Itziar Sapsootham-ek.

Datu bilketa eta iragazketa fasearen ondoren, hauen analisia eta diagnosia egingo da eta txostena idatzi. Honekin batera, mapa sorta bat landuko da bilakaera urbanistikoaren eragin-faktoreak zeintzuk izan ziren eta nola garatu ziren hobeto ulertzeko, ez litzatekeelako zuzena berau soilik 60. hamarkadako immigrazio masiboari egoztea.

Amaierako dokumentua, Bertako Bildumara gehituko da eta eskuragarri egongo da gaian interesa duten edota Ermuko azken hamarkadetako historiari buruz gehiago jakin nahi duten pertsona guztientzat.

Itziar Sapsootham, Geografian Lizentziatua da eta Lurralde Antolamenduan eta Geografiako Informazio Sistemetan aditua. Ikerketan nahiz liburutegi publikoetako funtzionamenduan dauka eskarmentua eta hurrengo sei hilabeteetan zehar, liburutegiko taldekide berria izango da.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo