Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2018/01/18

Aitor Hernandez Valkenburgeko Munduko Ziklokross Txapelketarako deialdian sartu da

Pascual Momparler ziklokrosseko hautatzaile nazionalak Munduko Txapelketarako deitu dituen txirrindularien zerrenda argitaratu du, eta tartean da Aitor Hernandez ermuarra (Specialized-Ermua Impulso). Maillot ortzadarra janzteko lehia otsailaren 4an izango da, igandea, Valkenburg herrian (Herbehereak).

2018ko edizioa seigarren Munduko Txapelketa izango da Aitor Hernandezentzat, eta orain arte lortutako emaitzik onena 23. postua izan zen 2013an Louisvillen (Kentucky, Estatu Batuak) lehiatutako lasterketan. Mundiala prestatze aldera, Ermuko txirrindulariak astebete lehenago, urtarrilaren 28an, Munduko Txapelketako denboraldiko azkenengo lasterketan parte-hartuko du, Hoogerheiden (Herbehereak).

“Oso gustura nago denboraldia luzatu ahal izateaz, Mundialerako deialdian sartzea bezalako albiste on bati esker, gainera, beti lehiatu nahi izaten duzun lasterketa izaten baita. Egoera onean iritsi nahi dut bertara, eta horregatik garrantzitsua iruditzen zait Hoogerheideko lasterketan parte hartzea, astebete lehenago munduko onenekin aurrez aurre egoteko aukera baita. Ordura arte, ongi entrenatzeko atseden hartzeko eta forma puntu egokia lortzeko egunak izango dira, denboraldia ahalik eta modu onenean amaitzeko”, azaldu du Hernandezek deialdia ezagutu ostean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo