Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/10/19

PressPlay! mikrojaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da Ermuan

Remixaren kultura narrazio berriak egitea ahalbidetzen duen eta horiek suspertzen dituen gizartea da, horretarako lehen dauden materialak konbinatuz edota editatuz, testuinguru sozial berria sortzeko. Eta Giza Eskubideak birnahasten baditugu, zer? Hauxe da PressPlay! ekimenaren abiapuntua, Giza Eskubideak mundua ulertzeko eta elkartasuna eraikitzeko gidari dituen jaialdiarena, alegia.

Urriaren 24tik aurrera iazko udazkenean estreinatu zen ekimen honen bigarren edizioa ospatuko da Ermuan. Mikrojaialdi honen helburua aniztasuna bilduko duen gizarte barneratzaile bat kontutan hartzea da, eta Giza Eskubideak guztiona den zerbait bezala pentsatzea, nahastea eta birnahastea.

Ekintzen programaren barne, dokumental musikalen proiekzioak, heziketa tailerrak, herritarren artibismoa eta musika, dantza eta graffitia nagusi izango diren festa bildu dira.

PressPlay! jaialdiaren II. edizioko agenda asteartean, urriak 24, izango da abian Yallah! Underground dokumentalaren emanaldiaren eskutik. “Biharamunean eguzkirik aterako den ez dakizun lekuan” bere espazioa eskatzen ari den Udaberri Arabiarraren ondorengo belaunaldiari begirada politikoa da. Ikustaldia 19:30ean izango da Ermua Antzokian, eta bertan izango da Javier Aisa arabislamiar munduan aditua den kazetaria.

Hurrengo egunean, urriaren 25ean, My Buddha is Punk dokumentalaren txanda izango da. Estatuan nagusi den diktadura militarraren etengabeko gehiegikeriak salatzen dituen  punk-otoitz birmaniarra da, Kyaw Kyaw izeneko 25 urteko birmaniar batek egina, bere herrian Punk eszena obsesioz bultzatu nahi duen gazte bat, hain zuzen. Emanaldia Ermua Antzokian izango da 19:30etik aurrera, eta Fernando Armendariz giza eskubideetan adituak eta Monica Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariak parte hartuko dute ikustaldian.

Dokumental musikatuen zikloari amaiera emateko, urriaren 26an, osteguna, Fonko eskainiko da; asmo handiko bidaia Afrikako lurretan barrena, bizirik dirauen kontinente bateko musika mota berriak erakutsi ahal izateko. Ikustaldia 20:30ean hasiko da (ostegunetako zineklubaren ohiko ordutegian), eta emanaldiaren ostean, Chema Caballero izango da hizlari, DYES GKEko koordinatzailea eta El País egunkariko África no es un país blogeko autoreetako bat.

Ekintzen programa osoa mikrojaialdiaren webgunean kontsultatu daiteke: es.pressplay-ermua.es/

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo