Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/10/11

Urriaren 22ko martxa solidarioak 3.500 partaide izango ditu: dortsalak agortu dira

Ermuan egingo den minbiziaren kontrako hirugarren martxa solidarioa eta familiarra jendetsua izango da, beste behin. Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrean lanean dabiltzan herriko boluntarioek antolatu duten urriaren 22rako dortsalak agortu egin baitira. Martxaren xedea minbiziaren aurkako ikerketarako dirua biltzea da, hain zuzen ere, CIC Biogune zentroan Arkaitz Carracedo medikuak zuzentzen duen ikerketaren beka ordaintzeko erabiliko dena. Ikerketa horrek “Prostataren minbizia antzemateko odol-zelulen artean ematen den komunikazioa” du titulua. Antolatzaileek 3.500 zenbaki –jarraikoak- prestatu banatu dituzte. Inskribatu diren pertsonei dagokien zenbakiaz gain elastiko bana ere eman zaie.

Iaz bezala, martxak 3.400 metroko ibilbidea izango du, gure herriko kaleetan zehar betetzekoak. Luzera hori pertsona ororentzat egoki da, nahi duen orok –adin guztietako pertsonak- hartu ahal izango dugu parte pasioan, oinez edo korrika. Hasieratik eta distantzia batera artean kontrolaturiko ibilbidea egingo da. Ez dago mugarik ez eta baldintzarik, borondatea eta gogoa besterik ez dira behar. Esan bezala, 3.500 dortsal edo zenbaki banatu dira, 6 eurotan bakoitza, hori baita laguntza edo donatiboa. Zenbaki bakoitzarekin elastiko bana banatuko da, kolore grisekoa, letra berdeak dituena.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo