Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/10/11

Azken plazak Emakumeen Topalekuko adinkeria ikastaroan parte hartzeko

Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak, Bizitzen Fundazioarekin elkarlanean, zaharalduntze feminista tailerra antolatu du. Datorren astelehenean, urriak 16, izango da lehenengo saioa, eta bertan, adinkeria zer den eta nola pairatzen den ikasiko dute parte-hartzaileek; izan ere, uste duguna baino ohikoagoa den diskriminazio mota da adinkeria.

Tailerra Ermuko emakumeei zuzenduta dago, eta sei saiotan zehar, pertsona gehienak zahartzaroan pairatzen den bazterketa eta ikusezintasunari buruz ezer jakin gabe iristen direla ikusiko da, batez ere, emakumeen kasuan. Eta are okerrago: adinkeriak sortzen dituen aurreiritzi eta estereotipo guztiak barneratuta heltzen baitira pertsona gehienak zahartzarora.

Tailer hau adinkeriarekin barneratzen diren estereotipo sozialak feminismotik begiratzen ikasteko abiapuntua izango da, eta horien aurka lehiatzen ikasiko da. Izan ere, ikastaroa iragartzen duen karteletako batean irakurri daitekeen moduan, adineko emakumeak janariz betetako tupperrak prestatzeko edota bilobak zaintzeko baino askoz gehiagorako gai dira.

Ikastaroa astelehenero burutuko da urriaren 16an hasi eta azaroaren 20an amaitu arte, 17:00etatik 19:00etara, Ermuko Emakumeen Topalekuan. Oraindik plaza libreak daude, eta izena emateko azken egunak baino ez dira gelditzen.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo