Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/10/11

'Jator' znetroko espaloia itxita mantenduko hilaren amaiera bitartean

Bilbao eta Donostia lotzen dituen trenbidearen ibilbidea gure herrian saihesteko eta geltoki berri egiteko obrak ere aurrera segi eta aurreikusitako mugarriak betetzen jarraitzen dute. Aldi baterako enpresa-elkarteak (ABEEk) - Tecsa, Campezo eta Geotunel izenekoen elkarteak- iragarri dutenez 634 errepidearen ezker albotik dagoen espaloia –Ermutik Eibarrerako noranzkoan- ‘Jator’ kirol zentrotik doan espaloia itxi mantenduko dute hilaren amaierara arte. Espaloi horretatik Bizkaia Etorbidetik, San Inazio auzotik edo Berdintasunaren pasiotik eta Baldespina parketik jarraitzeko aukera ematen duena da.

Epea luzatzearen arrazoi nagusiak bi dira; estazio berria izango den gunean eta zubi berriaren bigarren oina eraikiko den tartean egiten ari diren lanak hainbat egunez luzatu behar direla. Zonalde horretan mikro piloteak sartzeko egiten ari diren lanak ez direla oraindik amaitu. Lan horiek egiteko makineria erabiltzen ari dira eta horiek ezin daitezke amaitu baino lehen atera ez eta espaloiari jarri zaion altuera gehigarria erretiratu ere ez. Hori horrela, okupazioa urriaren 27ra arte mantenduko da. Enpresek horretarako eskaera luzatu diote udalari eta udal Bulego Teknikoak aztertu ondoren ontzat eman du, arrazoizkotzat jota. Espaloi hori gaurko egunean libre eta zabalik uztea zen hasierako aurreikuspena.

Aipatu espaloia itxita mantentzen den denboran oinezkook dugun aukera edo alternatiba San Antonio eta Bizkaia Etorbidea lotzen dituen pasabidea da, trenbide zubiaren azpitik eta lanen paretik edo ingurutik. Pasabide hori babestua dago eta hezien artean doa, lan eremua eta materiala lagatzeko zonaldea mugatzen duen tartean. Pasabide hori bere horretan mantenduko da hilaren azken egunera artean, noiz aparkaleku plaza gehiago gehitzea espero denean parean dagoen espaloia –Jator zentrotik doana- ireki eta pilaturiko materialak erretiratu ondoren.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo