Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/10/11

Ermua Antzokian 'Los amantes de Casco Viejo' antzeztuko dute Olatz Gamboa eta Mikel Losada aktoreek

Mikel Losada eta Olatz Gamboa aktore bikoteak ‘Los amantes del Casco Viejo’ izeneko muntai aurkeztuko digute aste honetako ostiral gauean Antzokian, 22,15etatik aurrera. Antzezleek Shakespeare autorearen ‘Romeo eta Julieta’ obra oinarri hartuta Patxo Telleriak egin duen moldaketa aurkeztera eta antzeztera datozkigu. Muntaia eta testua oso partikularrak dira, metantzerkiaren erresonantziak eta komedia ugari dituenak, mina eta sufrimendua baita ere. Shakespeare izan zena osorik barne hartu nahi du piezak: pentsalari humanista, arimaren miseriak interpretatzen aparta eta, baita ere, bihurri, bazter-nahastaile eta ganberroa.

Testua serioa edo ergelkeria (patotxada) bat ote den autoreari galdetu zaionean, umore finez eta hitz joko batez, ‘Patxotada’ bezala definitu izan du. Telleriak kasu honetan Shakespeari egin dion hurbilketan askatasunez egin du, erreberentziaren aukera alde batera utziz, ikusmen sineskorragoa gailentzen utziz. Bide horretatik, bere obra dramatikoenen eszenak hartzeko atrebentzi lotsagabea izan du, interpretazioaren gozamenerako antzerki jostailua prestatuz.

Sarrerak 10 euro balio du. Sarrerak jada salgai daude Lobianon eta Kutxabank entitateko orotariko kutxazainetan eta bere webgunean eros daitezke. Edo beranduenik jota, ikuskizunari hasiera eman artean takilan bertan. Antzezlanak hirurogeita hamar minutu irauten du.

Sinopsia

Antzezle-bikote batek, ohea partekatu arren, orain arte inoiz ere ez antzeztokia, “Romeo eta Julieta”ren moldaketa bat egingo dute. Grotowski klanekoa emakumea eta Stanislavskikoa gizona, maitasunak familien arteko tirabira guztiak gaindituko dituela uste dute. Uste ustela, hanka-sartze galanta eta tragikoa berori.

Azpian obraren hainbat minutu jasotzen dituen bideoa uzten dizuegu, Hodei Torresen lana da eta Vimeon igota du.

 

Los amantes del Casco Viejo from Hodei Torres on Vimeo.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo