Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/29

-Gure agenda-, euskarazko jarduerak biltzeko ekimena.

‘Gure Agenda’, Euskarazko jarduerak hilero biltzen dituen ekimena da. Uztailaren etorrerak ale beeri bat ekarriko digu, dagoeneko aurtengo bosgarrena, hain zuzen ere. Uztaila Ermuan, jaien hilabetea izaten da batez ere. Horrela eta guzti, euskaraz bizitzeko eta hizkuntza praktikatzeko aukera franko eskainiko digu ermuarroi. Uztaileko agendan astelehenean hasiko diren udako udaleku irekien berri jasotzen da, baita Euskal Birusak urtero antolatzen duen postal lehiaketa, bertsolarien jaialdia, ikus-entzunezko baten emanaldia, beste gauza asko batzuen artean. Gauzarik gehienak herriko jaien egitarauan ere jasota agertzen dira. Betiko legez, agenda udal euskara eta kultura zerbitzuek bultzatzen dute eta, horretan, Euskal Birusa eta Txindurri taldeen, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo