Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/08/21

'Aliados' filmarekin hasiko da aste honetako udako zine programazioa

Ermuko udako zine programazioa gaur astelehena eskainiko den filmarekin iritsiko da erdigunera. Denboraldi honetako bosgarren pelikulak “Aliados” du izena, eta Robert Zemeckisek zuzendutako lanak Brad Pitt eta Marion Cotillard ditu protagonista.

Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko produkzio honetan thrillerra, drama eta amodioa uztartzen dira 124 minututan zehar, II Mundu Gerra garaiko espioitza ardatz gisa hartuta. Gidoia Steven Knightek idatzi du, eta musika, aldiz, Alan Silvestriren lana da. “Aliados” estreinatu zen urtean bertan, 2016an, zinema munduko sari ezberdinetarako izendatuta egon zen filma –Oscarrak eta BAFTAk, besteak beste-, jantzien diseinuarengatik, batez ere.

Pelikula 22:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan, eta eguraldia lagun izango dugula dirudien arren, euria eginez gero, emanaldia Santiago Apostoluaren elizako aterpeetan eskainiko da.

Sinopsia

Pelikula 1942. urtean kokatzen da, Bigarren Mundu Gerran, alegia. Max (Brad Pitt) aliatuen aldeko espioia da, eta Marianne (Marion Cotillard) lankide frantziarrarekin maiteminduko da Afrika iparraldean elkarrekin misio arriskutsu bat bete ostean. Behin Londresen bat eginda, euren arteko harremanak une larriak biziko ditu gerraren muturreko presioak direla eta.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo