Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/29

VII. Gastronomi azoka egingo da bihar, 50 bat erakuslerekin

Gastronomi Jardunaldien ekitaldi nagusiena, bihar goizean gauzatuko da Orbe Kardinalaren plazan. Bertan, berrogeita hamar inguru erakusle bilduko dira beren produktuak aurkeztu eta ezagutarazteko. Horien artean ondokoak aurkitu ahal izango ditugu, beste batzuen artean: jatorrizko deitura duten hainbat ardo eta edari, ardo ekologikoak, txakolina, cavak, olioa, pateak, txokoloteak, eta gaztak, beste askoren artean. Arratsaldean, herriko elkarte gastronomikoen arteko bakailao txapelketa izango da eta, arratsaldeko zazpietatik aurrera Ermua Kirol Elkarteko kideek txistorra eta edaria salduko dute € 1,50en truke. Txistorraren salmentatik bildutako diru kopurua herriko kirol elkarteari emango zaio, bere urteko jarduera finantzatzeko.

Gaur hitzaldia eta urdaiazpikoa moztea

Gaur arratsaldean, Terueleko urdaizpikoaren Jotorri-izendapena Arutzeko Kontseiluaren zuzendari teknikoa den Fernando Guillén Perézek hitzaldia emango du. Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldekozazpi eta erdietan. Guillenek dauden urdaizpiko motaren, horiek ontzeko prozesuaren eta ebaki eta dastatzearen inguruan hitz egingo du. Hizlaria ez da bakarrik etorriko, berakin batera M.Angel Abril Berdejo maisu ebakitzailea ere bertan izango baita, nola egiten den erakusteko. Jarraian, moztutako produktu hori bertaratzen direnen artean dastatuko da, ‘Añada Real’ izeneko upeltegiaren ardoekin batera.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo