Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/07/20

'Txirrindulariak' antolatutako proban egon ziren euskal txirrindulari gazte promesak

Ehun eta hirurogei (160) txirrindulari gaztek parte hartu zuten igandean benjamin, alebin eta infantil mailako neskato eta mutikoentzako lasterketan, zeina estatuko kategoria zuen eta Anbreko (Mallabia) poligonoan korritu zen. Proba ermuko Txirrindulari Elkarteak antolatu zuen eta arrakastatsua gertatu zen part hartze handia edukitzeaz gain, ikusle, zaletu eta kirolarien familia kide ugari bildu zituelako, giro paregabean eta eguraldi eguzkitsua lagun izanik.

Proba honetan hainbat Txirrindularitza Eskolek parte hartu zuten. Normaltasuna nagusi izan zen, gorabeherarik gabe, nahiz eta tenperatura altu eta beroak parte-hartzaileengan eragina izan. Kirolari guztiek poltsa bana jaso zuen amaieran, jaki eta edariekin, egindako ahaleginaz errekuperatzeko.

Talde ezberdinetako arduradun eta ordezkariek opari eta garaikurrak jaso zituzten. Garaikur guztiak Aitor Galdos txirrindulari ermuar profesionalak musu-truk emandakoak izan ziren. Udalbatzako Kultura eta Aukera Berdintasuneko zinegotzi den, Beatriz Gamiz, zirkuituan izan zen eta sarietako bat ere eman zuen. Lan horretan buru-belarri eta irribarretsu jardun izan zuen Ixone Viñambres txirrindulari gazte ermuarrak, argazkietan ikus daitekeenez. Argazki bilduma eskaintzeko parada izan dugu, kazetari eta lankide dugun Ainhoa Lasuenek utzi dizkigulako.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo