Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/07/20

'Santixau' egunean 'Aspe'ren esku pilota partida profesionalen jaialdia edukiko

Santixau jaien baitan, aurtengoan ere, bi eskupilota partidaz gozatu ahal izango dugu Ermuan. Patroiaren egun nagusian -25ean- eta biharamuneko Santa Ana egunetan -26an- izango da. Uztailak 25ean bi pilota partidu profesional jokatuko dira frontoian, herriko Pilota Taldeak eta Aspe enpresak antolatuta. Aritzmendi pilota lekura datozen pilotariek Altuna III-Merino II eta Ezkurdia-Rezusta bikoteek osatutakoak dira. Jaialdi hori zuzenean emango du ETBk, bere lehen katetik.

Partiduak, urtero bezala, arratsaldeko 5etan hasiko dira. Lehenengoa bigarren mailako partidua izango da, Medizabal III-Irusta eta Gorka-Jaunarena pilotarien norgehiagokarekin. Horren ostean, partidu nagusia hasiko da, horretan Altuna III-Merino II eta Ezkurdia-Rezusta bikoteek aurrez aurre arituko direlarik.

Sarrerak gaur eta bihar aurreko salmentan jarriko dira Lobiano kultur etxean, arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara. Horretaz gain, partidu egunean frontoian egongo dira salgai arratsaldeko 16:00tatik aurrera. Sarreren prezioa 25€-koa izango da harmailan eta kantxako lehenengo bi lerroetan. 3-4 ilaretako prezioa 20€-koa izango da.

Uztailaren 26an afizionatuen txanda

Hurrengo egunean, afizionatuak protagonista izango dira. Partiduak Orbe Kardinalaren plazan jokatuko dira arratsaldeko seietatik aurrera herriko Pilota Taldeak antolatuta. Hiru partiduz gozatzeko aukera izango dugu, lehenengoa gazteen 4,terdiko partidua izango da, ondoren nesken arteko partidua Larrabetzu neska pilotarien elkartearen partaideekin eta, amaitzeko, afizionatuen binakako partida bat jokatuko da.

Informazio gehiago programan.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo