Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/28

2007ko pintxorik onena aukeratzeko herri bozka zabalik

‘2007ko Pintxo’ lehiaketaren barne, proposamenik onena aukeratzeko herri bozka zabalik dago, zeina aurtengo Gastronomi Jardunaldien barne txertatzen da. Herriko ostalarien arteko bosgarren pintxo lehiaketa bart arratsaldetik zabalik dago. Aurtengoan ere herritarrek pintxorik onena aukeratzeko bozka elektronikoa erabili ahal izango dute, udal web-gune honetaz baliatuz. Nolanahi ere, ohiko bidea eta papera erabili nahi dutenek ere aukera izango dute, larunbateko azokan Orbe plazan ontzi bat jarriko baita. Herri bozka honetan parte hartzen duten pertsonen artean ardo lotea zozketatuko du Lobiano Gastronomi Elkarteak. Aurtengoan hamahiru tabernak parte hartuko dute pintxo lehiaketan. Establezimenduak eta lehiaketara aurkeztu dituzten proposamenen argazkiak parte hartze fitxan bete daitezke.

Pintxoak eskaintzen atzo arratsaldean hasi ziren ostalariek eta herritarrek horiek dastatzeko aukera izango dute datorren igandera bitartean. Taberna edo kafetegi bakoitzak ezarrita duen ordutegitik aurrera hasiko da pintxoak saltzen, 1,10 eurotan bakoitzeko. Epaimahaia barta arratsaldean hasi zen tabernatatik pasatzen, bere erabakia eman ahal izateko. Aurtengo lehiaketa honetan bi sari izango dira, bata epaimahaiak emango duena eta bestea, herritarrek esleituko dutena. Epaimahaiak aukeratzen duen pintxo onenaren egileari 200 euroko saria eta diploma emango zaio eta, herri bozka bidez, herritarrek aukeratutakoari berriz, diploma bat. Herritarrek bozkatzeko internet erabili ahal izango dute biharko gauerdira bitartean.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo