Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/28

Zine-klubak -Caminar sobre las aguas proiektatuko du

Mudo-Drogot Zinematografo taldeak antolatzen duen zine-klubak hilabete honetako zikloari amaiera emango dio gaur. Ekaineko ziklo hori Gay eta lesbianen nazioarteko egunari dedikatzen ari zaio. Gaur ‘Caminar sobre las aguas’ tituluko filma proiektatuko da. Zineman gaueko hamarrak eta laurdenetan. Israelen egindako produkzioa da, 2004. urtean grabatutako luzemetraia, ehun eta bost minutu irauten duena. Lana Eytos Foxek zuzendu du. Sarrerak 3 euro balio du.

Sinopsia

Eyal Mosad taldeko –Israeleko zerbitzu sekretuko- hiltzaile profesionala. Honi nazi izandako oficial ohi bat akabatzeko agindua ematen diote, Alfred Himmelman izenekoa eta ezkutaturik bizi dena. Hiltzaileak Himmelmanen bilobak lokalizatzen eta espiatzen ditu. Bilobak Israelen bizi dira, familiarekin hautsi eta Alemaniatik ihes egin ondoren. Eyalek turismoko gida izatearen aitzakiaz, biloba gaztearengana hurbildu eta kontaktuan hasten da. Biloba hori Axel da, mutiko gazte sutsua eta ideia liberalak dituena. Honek. Bere energiaz eta pentsamoldeaz kutsatzen du bere aitona hiltzeko agindua duen gizona. Halako batean, bien artean tentsioa izango da, Eyalek Axel homosexuala dela jakiten duenean. Orduan hiltzailea bere pertsona deskubritu beharko du eta bere izaerari buruzko hainbat galderari erantzun…


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo