Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/27

Muztioa dastatzeko tailer entretenigarria

24 gaztek hartu zuten parte atzo udal liburutegian egindako muztioa dastatzeko tailerrean. Dastatzea Loreak eta Anderrek gidatu zuen, azalpenak emanez. Ekimena Lobiano Elkarteak Gastronomi Jardunaldiko zazpigarren edizioaren barne kokatzen da. Jardunaldiak Ermuko udalaren laguntza jaso dute.

9 urtetik 12 bitarteko gazteek ordu laurdeneko saio izan zuten, horretan, muztioa ateratzeko prozesuaren, ezaugarrien eta jatorrien berri jaso zutelarik. Halaber, lau muztio ezberdin ere dastatu zituzten, bina zuri eta bina gorri. Parte hartzaile bakoitzak irudimena askatu zuen, edaria hori jaki, musika edo liburu batekin erlazionatuz.

Lobiano Elkarteko laguntzaile batek, gazteei muztioa zerbitzen dien unean Liburutegiko gazteen gela beterik, jarduera egin zen unean


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo