Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/07/05

Jai giroan murgilduko da Sallabente auzoa aste honetan zehar

Urteroko legez, Ermuko Jaien egutegia Sallabente auzoko festekin hasiko da aurten ere. Sallabenteko Jai Batzordeak jaietako programazioa aurkeztu du, eta egunik handienak asteburu honetan izango dira.

Gaur asteazkena motorrak berotzen hasiko gara auzoko ostalaritza establezimenduen arteko pintxo lehiaketarekin. Donosti, Salmantino, Niza, Itxaso, Zugaitz eta La Ventak parte hartuko dute txapelketa honetan 19:00etatik aurrera, eta bihar ere euren pintxoak dastatzeko aukera izango dugu ordu berean.

Bihar, uztailak 6, haurrak izango dira eguneko protagonistak. Izan ere, 17:00etatik aurrera, puzgarriak, joku tradizionalak eta merendola izango dituzte gozagarri.

Aurreko urteetan bezala, jai egun garrantzitsuenak ostiralean hasiko dira Erdi Aroko Azokaren irekierarekin, 17:00etan. Arratsalde osoan zehar kalejira eta berbena ezberdinak ospatuko dira, baita playback lehiaketa ere 23:00etatik aurrera.

Festak larunbatean jarraituko du, goizetik hasita, haurrentzako jolasekin, perkusio tailerrekin, ipuin kontalariekin eta zirkuko ekintzekin. Dena dela, eguneko ekitaldirik garrantzitsuenak Mus Txapelketa (16:30), sardina eta saiheski jan herrikoia (18:30) eta Akuarium orkestraren berbena handia (23:00) izango dira.

Igandean, uztailak 9, El Hombre Orquestak emango dio hasiera programazioari 11:00etatik aurrera, eta hamabi orduz musikaz, antzerkiaz, gastronomiaz eta kirolaz gozatzeko aukera izango dugu. Izan ere, eguneko ekitaldi nagusiak herriko atleten pertika jauzi eta jauzi hirukoitz erakustaldia (18:30) eta Versionarios taldearen kontzertua (21:30) izango dira. Jaiak 23:00etan amaituko dira kalejira musikatu eta antzeztuaren eskutik.

Programazio osoa esteka honetan kontsultatu daiteke.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo