Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/07/05

Alberto García-Abad da Se Puede Ermua Ahal Da alderdiko zinegotzi berria

Se Puede Ermua Ahal Da alderdiak bi zinegotzi ditu berriro Ermuko Udalean. Pasatu den urtarrilean Oiane Suarez zinegotziak bere karguari uko egin ostean, Alberto García-Abad izango da bere tokia hartuko duena, eta Javier Lobato bozeramailearen alboan egongo da legegintzaldi honetan zehar.

Alberto García-Abadek astearte honetan, uztailak 4, izandako Udalbatzaren Osoko Bilkuran jabetu da zinegotzi karguaz. Blanca Barragán idazkari gaituak legez ezarritakoari jarraiki hautetsiari promes edo zin egiten duen galdetu dio, eta García-Abadek baiezko erantzuna eman du. Bere karguaz jabetu ostean, Udalbatzako kide berriak Carlos Totorika alkatearen ongietorria jaso du.

Honekin, Legegintzaldi honetan Udalbatzako kide bat ordezkatzen den hirugarren kasua da. 2015eko Udal Hauteskundeen ondoren hamazazpi (17) pertsona izan ziren hautatuak herriko Udalbatza eratu eta osatzeko. Uda horretan bertan, lehenak, Lorena Lópezek, uko egin zuen, bere taldeko José Ramón Gombaurengatik ordezkatuz; bigarren uko egiteko eskaria iaz aurkeztu zuen EH Bilduko Jon Canok, eta Hiart Redondo kideak ordeztu zuen. Hirugarrena eta berriena, Oiane Suarezek aurkeztu zuen, Se Puede Ermua Ahal Da alderditik, eta jada badu ordezkoa Ermuko udaletxeko Bilkura Aretoan.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo