Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/27

Irakurtzea, ... guztiz gustukoa!

Udal liburutegia lankidetzan ari da Lobiano Elkartearekin, aste honetan gauzatzen ari diren Gastronomi Jardunaldien VII. edizioaren barne. Liburutegiak berariazko irakurketa gida argitaratu, materialarekin erakusketa monografikoa antolatu, muztio dastatzea bertan gauzatu eta larunbateko azokan stand bat jarriko du.

Gastronomiari buruzko irakurketak biltzen dituen gida horretan hamazortzi liburu proposatzen dira eta baita ikus-entzunezko materialak. Proposamenak adin guztietarako dira, heldu nahiz gazteentzat. Material guzti hori liburutegian bertan dago, bertako fondokoak baitira. Gidari ondoko titulua jarri zaio: ‘Udal Liburutegian irakurtzea … guztiz gustokoa!’. Agiria hainbat ataletan banatu da, jatetxeetako kartaren antzera egiturari jarraituz: pintxoak, etxeko berezitasunak, lehen eta bigarren platerak, postreak, edariak, eta abar… Horrekin batera, atal berezi bat ere erantsi da, elikatzearen arazoen inguruko arazoak lantzen dituen tituluekin, dietei dedikatutakoekin, edota sukaldean aritzeko denborarik ez dutenei dedikaturikoekin.

Gida erabat osatua eskaintzeko asmoz, janariari laguntzeko har ditzakegun edari eta ardoen zerrenda ere proposatzen da, zeina liburutegiko erabiltzaileek prestatu dutena. Gida pintxo lehiaketan parte hartzen duten hamahiru tabernatan eta liburutegian bertan dago eskuragai, eta baita ere zerbitzuaren web gunean, ondoko helbidean: www.ermua.es/biblioteca . Gidan jasotako liburu guztiak helduen aretora bildu eta apalategi batera bildu dira erraz asko eskura egon daitezen. Material guzti hori maileguan har daiteke.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo