Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/27

Sukaldaritzako asetzea

Titular horrek primeran laburbiltzen du bart gauean Gastronomia Jardunaldien lehen dastatze afarira joan ginen sentsazioa. Modesto Fabregatek (Casttelló probintzian 'Arbequina' jatetxea duena) eta bere taldeak harritu egin gintuzten jaki landu, moderno eta Valentzia aldeko produktuetan oinarrituriko produktuekin. Afaria aparta izan zen eta, zerbait esatekotan, menua luzeegia eta bertan janari larregi zegoela izan daiteke. Eta, hori, gure artean, gaitzesteko modukoa izan ordez bertutea da, lurralde honetan jatun onak baino tripontziak baikara. Jatekoa bere osotasunean dastatzen laguntzeko proposatutako ardo-kartari dagokionez argigarria izan zen, aukera eman baitzigun gure artean oso hedatuak dauden Errioxakoez gain, beste batzuk ere badaudela. Ardoen inguruko iritziak anitzak eta ugari, denok dakigunez gai honi buruzko gustuak oso pertsonalak izan baitaitezke eta, pertsona beste iritzi propio. Nolanahi ere, zertzelada batzuek aipatzearren, esan dezagun aperitiboaz ezkontzeko atera zuten ardo zuriak nortasun gutxi zuela eta ez zuela gehiegirik gustatu. Aldiz, hazi-guruin eta perretxikoekin ateratako Somontano J.D beltzak janariarekin batera asko irabazten zuen, elikagaien onena atera eta ahora ekarriz ahogozatzeko eta benetan dastatu ahal izateko. Hortaz, janariari laguntzearen funtzioa ederki betetzen zuen. Ardo beltzak nagusitu ziren, lau izan baitziren: ‘Los Ocho 2003’, Requenakoa, aukeratutako mahats-bilketa 2001ekoa Díez-Caballero upeltegikoa, Laguardia (Errioxa). Eta azkenik, topa egiteko, Valentziako Utiel-Requena herriko cava brut gozo bat. Edari guzti horiek jatorrizko deitura zuten.

Guztira hirurogeita hiru pertsona bildu ginen afaltzeko ‘Erretena’ sozietatean, aurtengo gastronomi jardunaldien biltzen dituzten afarietako lehenengoan. Taldea oso anitza eta homogeneoa, jatorri zeta adinez. Herrian ostalaritzako negozioak dituzten hainbat enpresari ere bertan izan ziren. Eta noski, guztiok ikasteko eta sukaldaritzaz eta janariaz gozatzeko. Dena den, hemendik igandera bitartean ermuarrok aukera gehiago izango ditugu bapo jan eta edateko, hainbat afari iragarrita baitaude herriko bi jatetxeetan. Izango dugu bai, zere jan eta zer edan. On dagigula, guztioi!

 Modesto Fabregat sukaldaria erdian, Lobiano elkarteko Nora Solozabal eta Jesus Portugalek oparitutakoarekin. Ondoran liburutegiko gure lankidea, Isabel Rodríguez  Bujalance herriko ordezkariekin hitz egin zen unea, haiek pantaila handian ikus daitezkeelarik


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo