Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/27

Gaur emango zaio hasiera pintxo lehiaketari

Herriko pintxo lehiaketaren 5. edizioari hasiera emango zaio gaur. Lehiaketa jardunaldi gastronomikoen barne txertatzen da eta biak, Lobiano Elkarteak antolatzen ditu. Lehiaketa gaur hasi eta igandera bitartean luzatuko da. Herritarren iritziz, pintxorik onena web gunea honen eta bozka elektroniko bidez aukeratzeko prozesuari bihar emango zaio hasiera. Ostiral gaueko hamabiak bitartean bozkatu ahal izango dute nahi duten herritarrak. Lehiaketa irauten duen egunetan herritarrok hamahiru tabernetako pintxoak 1,10€urotan jateko aukera izanen dugu. Esan, bezala, herriko hamahiru taberna eta kafetegiek hartuko dute parte aurtengo pintxo lehiaketan. Lehiaketa urterik urte goraka jarraitzen du eta aurtengoan inoiz baino partaide gehiago izango duen. Guztira hamahiru dira izena eman duten ostalariek, ondorengo hauek hain zuzen ere: Sirimiri, Txalaparta, Giroa, Zutabe, Beer Station, Irulitxa, Jai-Alai, Xagua, Titanic, Herga, Zurich, Pedreña eta Urkaregi.

Aurtengo epaimahaia osatuko dute Oskar Trebiño eibartarrak, Ostalaritzako irakasle eta enpresariak; ‘Krabelin Hotel-Jatetxeko’ sukaldari nagusiak; eta Lobiano elkarteko Jesus Portugalek. Horiek gaur bartan ekingo diote beren lanari. Pintxo onenaren egileari 200€ko saria emango zaio, eskudirutan eta diploma bat. Herritarrok, aurtengoan ere, pintxorik onena aukeratu ahal izango dugu, antolatzaileek bozketa herrikoia egingo baitute. Ermuarrok internet bidez bozkatu ahal izango dugu aukeratu dugun pintxo edo proposamenaren alde, web gune korporatibo honen bidez. Bozketa elektronikoa ekainaren 29ko-osteguneko- gauerdira artean egin ahal izango da edo, biharamunean plazan azokan jarrita egongo den hautestontzian.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo