Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/26

San Pelaio auzoko jaiak irailera atzeratuko dira

San Pelaio auzoak bere jai herrikoiak iraileko lehen astera bitartean atzeratuko ditu. Jai-batzordeak erabaki hori hartu du une honetan auzoan obra ugari batera gauzatzen ari baitira eta, horrek eragina izan lezakeelako. Obra horiek, batez ere, jaiak ukitzen dituen hainbat guneetan egiten ari dira; esaterako, zaldiko-maldikoak jartzen diren lekuan, biktimen oroimeneko monumentuaren eta kaperaren aurrean eta parkeko azken zatian, estaltzen ari den gunean. Antolatzaileek erabakia hartu eta horren berri eman dute auzoan zehar jarri dituzten oharren bidez. Halaber, erabakia eta horren gorabeherak beren web-gunean ematen dituzte, ondorengo lotura honetan: http://sanpelayo.spaces.live.com/.

Santutegiaren arabera, gaur ekainak 26 San Pelaio deunaren eguna da. Aipatu obra guzti horiek sortutako eragozpenagatik ez balitz, aste honetan bertan jaiak ospatzen egongo ginateke, urtero egin izan den legez. San Pelaioko jaiak zaharrenetakoak dira eta San Antoniokoekin batera herriko jai nagusien atari izaten dira uztailero. Jaiak irailaren 3tik 9ra bitartean gauzatuko dira, oporretatik bueltan. Jai-batzordea, jada, lanean ari da buru-belarri guztia prestatzeko, taldea ez baita geldi egoten diren horietakoa.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo