Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/22

Diplomak eta sariak -Megairakurleentzat-

Hirurogeita hamabost gaztek diplomak eta sariak eskuratu zituzten atzo, irakurtzeko benetako zaletasuna dutela egiaztatzeagatik. Sari horiek udal liburutegiko gure lankideak banatu zituzten Lobiano Kultur Gunean eta arratsaldeko 7etan egindako ekitaldi entretenigarrian. Gazteek sari gisa herriko alkate Carlos Totorikak sinatutako diploma bana jaso zuten, zeinak irakurle sutsuak direla egiaztatzen duen. Horrez gain, biserak, puzgarriak, boligrafoak, orrialdeak markatzekoak, elastikoak eta beste hainbat gauza ere jaso zituzten. Guzti horiek, herriko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak eta Banku Guipuzcoano, BBVA, Euskadiko Kutxa eta La Caixa entitateek emandakoak ziren.

Sarituriko batzuek jasotako gauzekin argazkia atera zuten

Udal liburutegiak irakur zaletasun sustatzeko lehiaketa hau urtarrilean jarri zuen martxan eta 6 urtetik 16 bitarteko gazteak saritzen ditu, irakurtzeagatik eta zerbitzura sarri joateagatik. Bigarren hiruhileko honetan parte hartu dutenetik 15 mutikoak izan dira eta gainerako beste 60ak neskatoak. Guzti horiek, denena zenbaturik eta batera 373 liburu irakurri dituzte. Ekimena hainbat helburu ditu; batetik eta nagusiena, irakur zaletasuna sustatzea eta, bestetik, liburutegiko erabiltzaileek autonomoak izan daitezela irakurgaiak bilatzen eta adin bakoitzerako aproposak direnak bilatzen. Azken batean, irakurtzea gustuko dutela erakustea. Udaren bueltan eta ikasturtearekin batera hirugarren zatiari helduko zaio.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo