Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2007/06/22
‘Antxintxiketan’ taldeak udalekuak aurkeztuko ditu Lobiano Kultur Gunean, gaur arratsaldeko zazpietan egingo den ekitaldian. Aisialdi taldeko begiraleekin batera ere Fernando Aranberri, euskara zerbitzuko normalizazio teknikari eta lankidea izango da. Taldeak aurtengo uztaileko edizioan izena eman duen ume guztien etxera eskutitz eta gonbidapen bana bidali du. Ekitaldian udako udaleku irekien nondik norakoak eta zehetasunak azalduko zaizkie gurasoei. Aurkezpenak oinarri informatikoa izango du, erraz asko jarraitu ahal izateko, azalpenekin batera. Aurkezpen hori, eta baita adinaren arabera antolatutako hiru egitarauak ere, hemen eskaintzen ditugu, interesa izan dezaketen guztientzat. Lehena informazio gehiago deritzan atalean eta, besteak, zerrendaturik azpiko aldean.
Programak: