Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2007/06/22

Musika ugari herriko jaietan

Santiago Apostoluaren omenez uztailan ospatuko ditugun herriko jai nagusiak musika ekarriko digute barra-barra. ‘Santixauetan’ guztira hamasei musika ikuskizun eta emanaldi izango dira, musikak leku nagusia izango baitu egitarauan. Programatutako guztiaren artean, aipamen berezia merezi dute hiru ekitaldi: Loquillo musikariaren eta Nuevo Mester de Juglaria taldearen kontzertuak eta ‘Los 5 bilbainos’ taldearen emanaldia. Nolanahi ere, eskaintza zabala izango denez, musika estilo eta joera guztiak entzuteko aukera izango da. Horren helburua jende gehienaren eskaria asetzea da, nahiz eta kultura alorrak jakin badakien, musika kontuetan pertsona beste gustu egon daitezkeela. Horiek horrela, kantautoreak, bakarlariak, orkestrak, perkusio taldeak, eta dantzaldietakoak izango ditugu. Horiek guztiek, estilo eta musika jotzeko modu bat dute eta horien artean, funky-jazza, jazz-fusioa, perkusioa, rocka eta diskoa daude.

Emanaldi guzti horiek, jada inprentan dagoen jai egitarau ofizialaren barne jasotzen dira. Dena den, herriko jaien hiru egun zehatz eta nagusietara bitartean ez dugu itxaron beharko, aurreko astetan hasiko baitira.

2007 ko SANTISAUETAKO MUSIKA EMANALDIAK
Uztaila
(Egunak)
Taldearen edo orkestraren izena Estiloa Lekua eta ordua
 16 Brabenders Funky-Jazz Valdespina Markesaren parkea, 22,15etan.
 18 Pablo Sciutto Kantautore argentinarra Valdespina Markesaren parkea, 22,15etan. 
 19 Malatu Jazz-fusioa Valdespina Markesaren parkea, 22,15etan. .
 21 Loquillo Rocka  San Pelaio plaza,23,30etan
 22 Nuevo Mester de Juglaría Folk Orbe plaza, 19etan.
 23 Xurdin Haurrentzat Orbe plaza, 19etan.
 24 Stand By, Swadeshi eta Luchando para cambiar Rocka Valdespina Markesaren parkea, 23,00etan.
 Nueva Alaska Orkestra Orkestra Orbe plaza, 23,00etan.
 25 Toom-pak Perkusioa San Pelaio plaza, 22,30etan
Sound of Silence Rocka Valdespina Markesaren parkea, 23,00etan.
Orquesta Esmeralda Orkestra Orbe plaza, 23,00etan.
 26 Banda de música Alboka Banda Orbe plaza, 23,00etan.
Disco-Disco Disko musika  San Pelaio plaza, 22,30etan
Liza, Perversión y Damudot Rocka Valdespina Markesaren parkea, 23,00etan.
Orquesta Tarantella Orkestra Orbe plaza, 23,00etan.
 27 Lotxo taldea Erromeria Orbe plaza, 18,00etan. 
Los 5 bilbaínos Herrikoia Orbe plaza, 00,30etan.

Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo