Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2017/05/03

'Ermua Hiria' Selekzioen arteko IV. Txapelketa Gipuzkoarrentzat; jaialdia eskubaloiko familiarentzat

Neska gazteen eskubaloiak eta zaletuok jaialdia izan genuen Ermuan maiatzaren 1eko astelehenean. Herrian neska kadete eta jubenilen Lurralde Selekzioen arteko IV. Txapelketa hartu Bautzen MA Blanco kiroldegian. Txapelketa Ermuko Udalak antolatu zuen –Udal Kirol Erakundearen bitartez-, Bizkaiko Eskubaloi Federazioarekin bat eta Ermuko Errotabarri E.K.E elkartearen laguntzarekin. Bizkaia eta Gipuzkoako selekzioek nor baino nor aritu ziren, kategoria bata bestearen atzetik segidan jokaturiko partidatan. Bietan Gipuzkoarrak izan ziren garaile; kadeteetan gol bakarragatik -24 eta 25 amaitu baitzuten-, jubenilen kasuan, aldiz, emaitza argiagoa izan zen markagailuan 25 eta 31 amaituz. Eguneko lehen partida jokatu baino lehen minutu bateko isilunea gorde bezperan zendu zen Jose Mendez zenaren oroimenez, Errotabarriko Marian Mendezen aita eta Alberto Vivar senarraren aitaginarrebaren oroimenez.

Garaipenaren ohoreaz gain eta hori alde batera utzita, garrantzitsuena taldeentzat lehiatzea zen, lurraldeko elastikoa defendatzera deitutako kideen artean elkar ezagutzea eta jokoa fintzea. Hori dela-eta, gozatzeko goiza izan genuen. Harmailak bete egin ziren zaletu eta lurralde bietatik etorritako senideekin. Horien artean eskubaloiaren ordezkari esanguratsu hainbat ere izan ziren; esaterako euskal Federazioko presidente, Juan Manuel Ruiz, Bizkaiko Sergio Barcenilla edo Gipuzkoako Francisco Barros, hurrenez hurren, beste zenbaiten artean. Herriko Udalbatza-kideek ere izan ziren, Juan Carlos Abascal eta Jose Ramón Gombau, kirol alorreko zinegotzi eskuorde. Giro bikaina izan zen kirol goiz horren ezaugarri behinena.

Txapelketari amanera eman aurretik, sari eta oroigarriak banatzeko ekitaldi apala egin zen. Jokalari eta partaide guztiek poltsatxo bana hartu zuten, elastiko eta kartel oroigarria barne zuena, aperitiboa eta fruta jateko, gehi edaria. Antolatzaileek askotan isilpean eta aintzat hartu gabe izaten den epaileen lana eskertu zuen, Maitane Navarro eta Gontzal Hierro arbitroak omendu eta opari bana emanez. Banatzailea Krabi ile-apaindegiko Dalila Alcoba arduraduna izan zen. Saria jaso zuten gainerakoen zerrenda ondorengoek jaso zuten:

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo